XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); etor bedi zure erreinua eskaria entzun dezake Jainkoak.

Eta ez ahal izan bakarrik, entzun ere entzun egingo du.

Jainkoak haseratik ezarri zuen sufrimendu denbora mantenduko balu, ez luke inork iraungo; baina berak, aukeratuak direla eta laburtu egingo ditu halako egunak.

Orain, alderantziz, Jainkoak entzun dezake, baitare, beste honoko eskari hau: Jauna, utz ezazu oraindik, aurtengoz, eta luza dezake grazi epea.

Gogoan du, beraz, Jesusek, bere borondatea aldatzeko Jainkoak duen posibilitatea.

Hemen ditugu Jesusek jaulki zituen hitzik bortitzenak.

Eratu zuen Jainkoak kondaira-bidea, izendatu zuen epaia eguna, baina bekatu neurriak gaina jo du.

Epaia exijitu diezaioke.

Baina Jainkoaren borondatea ez da aldaezina.

Jesusen Jainkoa ez da mugiezina eta aldaezina, azken batean, ezezka bakarrik deskribi daitekeena: ez da otoitza absurdoa zaion Jainkoa.

Otoitz-eskariak entzuten dituen Jainko bihozbera da, eta, bere urrikalmenez, bere borondate santuaren erabakiak hausteko gauza da.

Jainkoaren santutasunaren gain, Jesusek, Jainkoaren grazia ipintzen du, beretarrei sufrimendu garaia laburtzen diena eta sinesgogorrei penitentzi epea luzatzen dien grazia.

Giza asistentzia osoa bere eguneroko sufrimenduen mehatxupean, graziaren epe horretatik bizi da: Utz zazu, Jauna, aurtengoz, ea aurrerakoan fruiturik ematen duen.

Jesusen mundu giroan; Jainkoaren urrikalmenaren dohanezko ekintza bezala, bere borondate santuaren auto-haustura honen antzekorik ez aurkitzea, kasualitate soila ote da?.